LEVANTE UD ETA CF FUENLABRADA

Abuztuko partidetarako sarrerak eskatu

Dagoeneko eska ditzakezu zure sarrerak abuztuan Reale Arenan jokatuko diren partidetarako: Realak Levante UD taldearean aurka 28an (19:30ean) eta Sansek hilaren 29an CF Fuenlabradaren bisitarekin (19:30etan).

Edukieraren aurreikuspenak baikorrak dira eta datozen egunetan handitzea espero da. Hori dela eta, abuztuan zozketa garbia egingo da Reale Arenan jokatuko diren bi partidetarako. Hau da, bietarako apuntatu zaitezke, baina partidetako batean izena emateak ez du eraginik izango hurrengo partidetarako dituzun aukeretan.

Hemen uzten dizugu zure sarrerak eskatzeko hiru formularioetarako estekak:

KLIKATU HEMEN | abuztuak 28 (19:30etan): Real Sociedad – Levante UD (epea hilaren 25ean itxiko da, 12:00etan).

KLIKATU HEMEN | abuztuak 29 (19:30etan): Sanse – CF Fuenlabrada (epea hilaren 26an itxiko da, 12:00etan)

Gehieneko edukiera egungo araudiaren mende dago (%20a gaur egun). Partida horietako bakoitzean, eskaerak edukiera gainditzen badu, epea ixten den egunean zozketa bat egingo da partida bakoitzean izena eman duten bazkideen artean. Beraz, hilaren 28an Levanteren aurkako partidaren formularioa itxiko da eta emaitzak jakinaraziko dira.

Irailean edo bazkide gehiago sartzeko aukera ematen dutenean, izena emateko prozesua eguneratu egingo da, eta partidetara sartzeko zehazten diren irizpide berriak jakinaraziko dira, bai lehen taldekoak, bai Sansekoak.

Nola joan taldean?

Senideekin edo lagunekin joan nahi baduzu, izena emateko lehen orduak saihestea gomendatzen dizugu, eta, gero, banakako inprimakiak aldi berean edo elkarren segidan osatzea; horrela, balizko zozketan taldetzat hartuko zaituztegu. Sarrera tokatzen bazaizue, eserlekuak taldeka aukeratu ahal izango dituzue.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!