RAYO VALLECANOREN ETA ALAVESEN BISITAK (hilaren 18an, 19:00etan)

Abuzturako lagapenak aktibatuta

Hilabete pasatxo barru hasiko da liga txapelketa. Abuztuan hiru partida jokatuko ditugu, bi Reale Arenan eta RCD Espanyolen zelaian. Etxeko partidetan, Realak Rayo Vallecano (hilak 18) eta Deportivo Alavesen (hilak 27 edo 28) aurka jokatuko.

Kontuan hartuta udako egunak direla eta bazkide asko oporretan egongo direla, dagoeneko aktibatu dira klubari, senideei edo lagunei txartelaren lagapenak. Joaterik ez baduzu, gehien interesatzen zaizun kudeaketa egin dezakezu. Modu erosoan egin daitezke, App Realzaleren bidez.

Sarrerak salgai

Klikatu hemen eta lortu zure sarrera

Bestalde, gogoratu behar da urtea amaitu arte Reale Arenan jokatuko dituen partidetarako sarreren salmenta aktibatu dela: Rayo Vallecano, Deportivo Alavés, Real Madrid, Valencia CF, Atlético de Madrid, CA Osasuna, FC Barcelona, Real Betis eta UD Las Palmas. Europa Leagueko partidetarako sarrerak multzoen zozketatik aurrera egongo dira eskuragarri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!