Sakatu hemen eta lortu zure sarrerak
Kutxabanken laguntzarekin klubak antolatutako GUazen KOPAREKIN erakusketak harrera bikaina izan du zaleen artean. Lehen bisitariek oso modu positiboan baloratu dute ekimena, klubaren historiako unerik gogoangarrienetako batzuk gogora ekartzeko eta jendeari hunkiarazteko duen gaitasuna nabarmenduz.
‘GUazen KOPAREKIN’ gure historiako kirol mugarri handien erakusketa bat da, eta, bereziki, La Cartujan lortutako azken-azken tituluarena. Hala ere, erakusketan aurretik lortutako lau Kopak ere erakutsiko dira, Ligako eta Superkopako titulu historikoekin batera, gure historiako arrakasta handienetako batzuen ikuspegi orokorra eskainita.
Ondare horrekin guztiarekin batera, joan den apirilaren 18an Sevillan eskuratutako Kopak ere leku nabarmena izango du, gure Klubaren kirol ondarea ospatzeko egindako proposamen zabalago baten barruan. Gainera, bisitariek garaikurraren ondoan argazki bat egin eta eraman ahal izango dute, oroigarri moduan, eta bisitan zehar argazkiak egiteko aukera ere izango dute.
Kontuan hartuta erakusketan ezin izango dela estadioaren ohiko ibilbideko gune jakin batzuetara sartu, esaterako, aldageletara edo jokalekura, sarreraren prezioa egokitu egin da eskainitako esperientziarekin bat datorren tarifa bat bermatzeko.
Bazkide, akziodun eta RS Fans-entzako deskontua
Gure bazkideek, akziodunek eta RS Fansek deskontua izango dute (3 euro), eta gainerako zaleek 6 euro ordaindu beharko dituzte. Gutxienez 4 bazkide, akziodun edo RS Fans taldeetan parte hartzen baduzue, beste deskontu bat izango duzue (2,5 euro pertsonako). Gainera, sarrera doakoa izango da 4 urtetik beherakoentzat.
Kontsultatu hemen ordutegiak eta prezioak
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin