Giroa Anoetan

Agur festa

Anoetako Estadioak giro ezinhobea biziko du 2016-17 denboraldiko bere azken partidan. Dena prest egongo da taldeari bultzada emateko Europara zuzenean sailkatzeko hainbat merezimendu egin eta gero

Baina festa ez da hasiko zortziretan. Hiru ordu lehenago hasiko da. Anoetako kanpoaldeak irudi bikaina izango du gure zaleek ondoren armailetara gogoz sar daitezen. Adin guztietarako beroketa izango da.

Futbol txapelketa, karpak, pintura tailerrak…

Baloia 16:30ak inguruan jarriko da martxan Korner 9 taberna inguruan. Halcon Bidaiak gure babeslearen laguntzarekin, klub txuri-urdinak 3x3 ‘Kurtso Amiera Saria’ futbol txapelketa antolatu du, non 2005 eta 2007 urte bitartean jaiotako umeek hartuko duten parte. Finalistak taldearen argazkian atera ahal izango dira eta 64 parte hartzaileak ‘Irrisarri Land’ abentura parkea bisitatuko dute. 

Ordu horretatik ere zaleek motorrak berotu ahal izango dituzte jarriko den musikarekin Gainera, karpa bat ipiniko da eta Korner 9 taberna zabalik egongo da, bertan 2x1 ekoaz gozatzeko 19:00etatik 20:00etara. Pintura tailerrak ez du hutsik egingo txikientzat.

Harrera eta 30.000 bandera

Zita garrantzitsuetan gertatu ohi den bezala, Realaren autobusa zaleen berotasunarekin iritsiko da. 18:20ak inguru, ehundaka zale gerturatu ahal izango dira 29 zenbakidun atera jokalarei harrera egin eta animoak emateko.

Berotasun hori zelaian ere antzemango da, 30.000 bandera ezarriko baitira eserlekuetan. Aurretiko giroa paregabea izango da festa luzatu ahal izateko. Hori zelaian gertatzen denaren arabaera izango da, baina kanpotik izango den bultzada ez da faltako. 


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!