YANGEL HERRERA ETA CARLOS SOLER JOKALARIEN AURKEZPEN OFIZIALA

Hazten jarraitu

Vídeo

Gaur arratsaldean Yangel Herrera eta Carlos Soler jokalariak ofizialki aurkeztu dira Realeko jokalari gisa. Jokin Aperribay presidentea eta Erik Bretos futbol zuzendaria bertan izan dira, jokalari berriei erronka honen hasieran laguntzeko asmoz.

Aurkezpena hasteko Jokin Aperribay presidenteak bi jokalariei eskerrak eman dizkie eta haien fitxaketak oso positibotzat eman ditu. “Bi jokalari hauek oso garrantzitsuak dira oso gaztea den eta etorkizun handia duen talde batentzat. Espero dugu elkarrekin arrakasta handia izatea eta Realak dituen baloreak eta gure armarria primeran ordezkatzea. Datozen urte hauetan taldea gidatzen jakingo duzue ziur”, azaldu du Aperribay presidenteak.

Carlos Solerrek bere esker ona adierazi dio klubari, eta eman dion konfiantza guztia eskertu dio. “Ez aurten bakarrik, gure arteko kontaktua duela urte batzuk hasi zen. Aurten, berandu, baina azkenean eman da. Denbora luzea daramagu saiatzen, baina garrantzitsuena da orain hemen gaudela eta jaso dudan konfiantza guztia ere bai. Espero dut urte askotarako izatea, nire bertsio onena emateko leku ezin hobea da hau”, nabarmendu du valentziarrak.

Yangel Herrera ere oso pozik agertu da bere lehenengo aldiz hitz egin duenean. “Oso pozik eta oso eskertuta nago Realak ni hemen egoteko azaldu duen interesagatik. Benetan nahi ninduten eta horrek balore handia du. Nik ahalegin guztiak egin nituen hazten lagunduko didan klub honetara etortzeko. Gogo handia dut klubari frogatzeko ez dutela hutsik egin ni hona ekartzeko erabakiarekin”, azaldu du Herrerak.

Aurkezpena eta prentsaurrekoa ikusgai daude gure YouTube kanalean.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!