Realak Europako beste hitzordu garrantzitsu bati egingo dio aurre bihar, asteazkena, 19:00etan, Zubietan. Gorka Alvarezen taldeak Fenerbahçe hartuko du UEFA Women's Europa Cup txapelketako final-zortzirenetako joaneko partidan, ilusioz gainezka eta Europan aurrera egiten jarraitzeko asmoz.
Aurreko kanporaketan Eskoziako Hearts gainditu ondoren, txuri-urdinek Europako ibilbideari jarraipena eman nahi diote, ilusio handia pizten ari den txapelketa honetan beste pauso bat emateko. Aurrean Turkiako talde indartsua izango dute, eta realistek beren lehiakortasuna erakutsi eta lehen minututik nagusitasuna bilatu nahi izango dute.
Zubietak hitzordu berezi bat hartuko du berriro ere. Zaleen babesa ezinbestekoa izango da azaroaren 11n Istanbulen erabakiko den kanporaketako lehen neurketari aurre egiteko. Txuri-urdinek emaitza ona lortu nahi dute Turkiara final-laurdenetara sailkatzeko aukera guztiekin bidaiatzeko.
Erronka berri bat, anbizio bera. Europan aurrera egiten jarraitu nahi dugu.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin