REAL SOCIEDAD – REAL BETIS (14:00)

Aireratzera

LaLiga Santander itzultzen da gaur eguerdian selekzioen arteko partiden ondoren eta Realarekin batera Europarako txartela ematen duten postuengatik borrokatuko duen Real Betisekin egiten du. Txuri-urdinek garaipenaren bidera itzuli behar dute oso lehiatuta dagoen txapelketa baten goiko postuetan mantentzeko, arerio zuzen bati gaindituta baino aukera hobeagorik ez dago.


Ilusio handiarekin espero zuten denboraldi berria Benito Villamarinen udaran ia 100 milioi inbertitu ondoren Borja Iglesias edo Nabil Fekir bezalako jokalarietan, baina kurtso hasierak ez ditu itxaropenak bete. Bi garaipen jarraian lortu ezinik eta bost gol jasota etxetik kanpo jokatutako hiru partidatatik bitan, Rubik ezin izan du gakoa aurkitu oraindik.  


Etxean jokatzen dugu eta hori nabaritu behar da. Denboraldi honetako arrakasta guztien oinarri izan behar du Reale Arenak, zale eta talde bat egingo duten lekuan zailtasunen aurrean. Nahia handia da eta aurrera pauso sendo bat emateko aukera dugu gaurkoan, etorkizun argitsu bati gerturatuaz. Dena emango dugu. AURRERA REALA!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!