Reala eta Martin Merquelanz akordioa batera iritsi dira bi aldeek zuten kontratua amaitzeko.
Martin jubenil mailan iritsi zen Klubera eta azken hamabi urteetan talde txuri-urdinean egon da. Ez du ibilbide erraza izan lesioengatik, baina beti gogoratuko dugu bere jarreragatik, izaeragatik eta futbolak aurretik jarri dizkion ezbeharrei aurre egiteko moduagatik. Eredu izan da guztiontzat. Ez du inoiz ahaztuko 2021eko apirilaren 3a. Han zegoen, gainerako taldekideekin batera, Errege Kopa Sevillako zerura altxatzen.
Atzo agur esan zien Zubietako lagunei. Hunkigarria izan zen. Mila esker urte hauengatik, Martin. Onena merezi duzu. Eskerrik asko.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin