Realak akordioa lortu du Real Betisekin Willian Josek klub andaluziarrean jokatzeko.
Realak eskerrak eman nahi dizkio Williani gure klubean eman dituen denboraldi guztietan erakutsitako profesionaltasunagatik eta dedikazioagatik, eta, aldi berean, onena opa dio etorkizun pertsonal eta profesionalerako.
62 gol 170 partidatan
62 gol 170 partidatan
Willian Josek Reala utzi du 6 denboraldiz txuri-urdin izan ondoren. Ariete brasildarra jokalari garrantzitsua izan da taldearen arrakastetan urte hauetan. Bere etorrera 16-17 denboraldi bikainarekin batera gertatu zen, non taldeak Europa Leaguerako sailkapena lortu zuen LaLigan seigarren postuan amaituz. Bere hamabi tantoek (beste bi Kopan) Europako txartela lortzen lagundu zuten. Hurrengo urteetan bere zenbaki onekin jarraitu zuen. 20 gol 17-18an (15 Ligan eta 5 Europa Leaguean), 11 gol LaLigan 18-19an, beste horrenbeste 19-20an eta 6 gol 20-21ean Ligan, Kopan eta Europa Leaguean.
Willian Josek Reala utzi du 170 partidatan 62 gol sartuta. Zenbaki horiek brasildarra azken urteetako talde txuri-urdineko jokalari garrantzitsuenetako bat bezala uzten dute. Kovacevic, Kodro eta Velaren atzetik, Willian Jose da gure elastikoarekin gol gehien sartu dituen laugarren atzerritarra. Orain ibilbide berri bati ekingo dio eta zorterik onena opa diogu. Eskerrik asko eta zorte on, Willy.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin