Asteazkenean bigarren aldiz jokatuko dugu gure historian Espainiako Superkopa. Kordoban jokatuko dugu finalerdia, FC Barcelonaren aurka (21:00).
Talde blaugranaren aurkako kanporaketetan gure aurrekariak ez dira oso itxaropentsuak, baina donostiarrak ziur daude Barça mendean hartu eta igandeko Sevillako finalean sartu ahal izango direla.
Historian, bi taldeak 18 aldiz gurutzatu dira (16 Errege Kopan eta 2 Ligako Kopan), 16 garaipen lortuta kataluniarrek eta bi bakarrik gipuzkoarrek.
Bi garaipen horiek 68-69 eta 79-80 denboraldietan iritsi ziren, bietan Errege Kopako final-zortzirenetako kanporaketan.
1968-1969. Errege Kopako final zortzirenak.
Joanekoa: Real Sociedad 5 – FC Barcelona 1
Itzulerakoa: FC Barcelona 3 – Real Sociedad 0.
1979-1980. Errege Kopako final zortzirenak.
Joanekoa: FC Barcelona 2 – Real Sociedad 1
Itzulerakoa: Real Sociedad 3 – FC Barcelona 0.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin