Zubietan emakumezkoen alebin futbol jardunaldiak ospatuko dira astelehen eta asteartean. 30 klubetako 54 taldek hartuko dute parte, 600 bat txiki izango direlarik Zubietan gozatzen.
Z4 eta z5 zelaietan jokatuko dira partidak astelehen eta astearte arratsaldetan. Hainbat partida izango dira non txikienek, senideekin batera, Zubietako instalazioetan futbol eta ilusio egun eder batez gozatuko dute.
Zubietara sartzeko gomendioak
Zubietan jende asko espero denez, honako neurri hauek hartuko dira ibilgailuak instalazio txuri-urdinetara sartzeko:
Ibilgailuen sarbide guztiak Zubietako goiko sarreratik egingo dira (Z7).
Zubietako beheko sarrera oinez sartzeko bakarrik egokituko da.