REAL SOCIEDAD – GETAFE CF (18:30)

Altxa eta segi aurrera

VĂ­deo

Aurreko asteburuan Ramon Sanchez-Pizjuanen izandako estropozutik altxa egin nahi du Realak Europa mailan lehiatzen ari den beste talde baten aurka, Getafe CF. Aurpegia eman eta denboraldi amaieran postu garrantzitsuetatik borrokatzeko prest dagoela erakutsi arren, txuri-urdinen emaitza ez zen ona izan LaLiga Santanderreko zelai beroenetariko batean. Hortan bihurtu behar du Reale Arenak, bere taldea bultzatu eta aurkariari arratsalde gogor bat izango duela jakinarazten dion zelaia.

‘Eurogeta’-ren 2.0 bertsioa izango dugu aurkari gaurkoan. Bordalasenek, Krasnodarren aurka jokatu zutenak Errusian aurreko ostegunean, 2008 denboraldiko talde harek lortutako arrakasta errepikatu nahi dute. Oinarria oso antzekoa da. Ibibilde luzeko jokalariak ezaugarri komun batzuekin, lana eta sakrifizioa. Errezeta horrekin lortu dute bi denboraldietan Bigarren Maiala den infernutik Europa Leaguearen fokuetara igotzea.


Sasoiko bigarren etenaldiaren atarian gaude. Bertara etxean hiru puntu berri eskuratuta iristea eta garaipenaren bidera itzultzea da Imanol Alguacilenen helburua. Denok batera borrokatu beharko dugu. Jokalariak prest daude eta zaleek ez dezute huts egingo. Aurrera Reala!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!