Altxa egin beharra dago. Realak helburu bakar batekin hartuko du gaur Sporting de Gijon, garaipena. Txuri-urdinek ahaztu egin nahi dute azken asteetako dinamika talde asturiarraren aurka hiru puntuak lortuaz Europako postuetan jarraitzeko. Hilabete hauetan egindako lan onak sari bat merezi du denboraldi amaieran eta horren bila borrokatuko dute, hamaikak bat eginda.
Partidak garrantzia handia izango du ere Sportingentzat. Rubiren mutilak jaitsiera postuetan iristen dira Anoetara, salbaziotik 5 puntura, eta ezin dute aukera gehiago ihes egiten utzi. Dinamika onean zetozen Mareokoak, Granada bezalako arerio zuzen bati garaituta eta Mestalla edo Sanchez Pizjuanen puntuak harrapatuz, baina Malagaren aurka etxean jasandako azken porrotak min egin die.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin