1. FC KÖLN 2-1 REAL SOCIEDAD

Goi mailako beste proba bat

Vídeo

Realak  bere bigarren lagunartekoa jokatu du gaur arratsaldean Alemanian. Txuri-urdinek 2-1 galdu dute 1. FC Köln taldearen aurka goi mailako beste proba batean, denboraldiaren hasiera ahalik eta ondoen prestatzen jarraitzeko balio izan duena.

Partida oso erritmo bizian hasi da. Alemaniarrek markagailuan aurreratzea lortu dute norgehiagokaren hasieran Mainaren gol bati esker; honek ez du barkatu eta Remiro gainditu du buruz burukoan. Minutu batzuk geroago, Marchalen pase bati esker, berdinketa iritsi da: Soler baloira iristen saiatu da erdiko atzelarien artean, baina Simpson-Puseyk baloia urrundu du, honek Lochoshvilin errebotatu du eta atean sartu da. Bi taldeek arriskua sortzen jarraitu dute lehen zatian zehar, baina aukerak gauzatu gabe.

Berdintasuna aldageletatik igaro ondoren mantendu da. Donostiarrek aukera paregabea izan dute markagailuari buelta emateko, baina Óskarssonen burukada Sergio Gomezen erdiraketaren ostean desbideratuta joan da. Amaierarako hamar minutu pasatxo falta zirenean eta antzeko jokaldi batean, Yacobik, buruz, garaipenaren gola sartu du etxekoentzat.

Denboraldiaurrearen azken txanpari ekingo diogu eta lagunarteko bakarra geratzen zaigu aurretik. Exijentzia handiko proba Ingalaterrako talde handienetako baten aurka. Datorren larunbatean Stamford Bridge bisitatuko dugu Chelsea FC taldearen aurka jokatzeko.

Fitxa teknikoa:

1. FC Köln: Schwäbe (kap.), Fürst, Simpson-Pusey, Lochoshvili, Mensah, Krauss, Johannesson, Maina, Bülter, S. El Mala eta Ache. Bigarren zatian Pauli, Friemel, Afri Akumu, Waldschmidt, Niang, Yacobi, Heskey eta Irmiev-ek ere jokatu dute.

Real Sociedad: A. Remiro, Aramburu, Jon Martín, Zubeldia (kap.) (Beitia, min. 86), Sergio Gómez (Javi López, min. 86), Herrera, Turrientes (Aguirre, min. 86), C. Soler (Zakharyan, min. 76), Barrene (Take, min. 61), Marchal (Díaz, min. 76) eta Óskarsson (Carrera, min. 86).

Golak: 1-0: Maina, min. 5; 1-1: Lochoshvili (b.a.), min. 10; 2-1: Yacobi, min. 78.

Epailea: Tom Bauer. Txartel horia erakutsi die etxeko Kraussi eta kanpoko Zubeldia eta Herrerari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!