REAL SOCIEDAD 0-2 ATLÉTICO DE MADRID

Amaiera bolada onari

Zortzitan geratu da Reala galdu gabe iraun duen partida kopurua. Gaur txuri-urdinek huts eta bi galdu dute Anoetan Atletico de Madriden aurka dena aldrebes atera zaien neurketan. Lehen zatian Moratak sartu dituen bi golek Imanolen taldea lurrera bota dute urteko lehen porrota eraginez.

Noizbait iritsi behar zen porrota, eta gaur izan da eguna. Nahiz eta partida ondo hasi den, parekatua eta erritmo onarekin, Willian Joseren lesioak, ordu erdia bete ez zenean, dena hankaz gora jartzen hasi du. Hortik sei minutu barru Atletico, dagoeneko, huts eta bi zegoen irabazten. Moratak, birritan, kolpe gogorra eragin die donostiarrei.

Ia ezinezkoa da koltxoneroei bi gol altxatzea, baina Reala saiatu egin da. Zorterik gabe, bai, baina Realak dena utzi du bidean. Kokek bigarren txartel horia ikusi du eta horrek animoak piztu ditu. Hala ere, ezinezkoa izan da madrildarren hesia gainditzea.

Porrot honek Realaren bolada ona hautsi du. Igandean, beste partida handi eta zaila. Sanchez-Pizjuanen neurketa. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Gero Rulli, Zaldua, Llorente R., Raúl Navas, Theo, Zubeldia (R. Pardo, min.75), Zurutuza (Cap)(Juanmi, min.68), Merino, Sandro, Oyarzabal eta Willian J.(Bautista, min.27).

Atlético de Madrid: Oblak, Juanfran (cap), J.M. Giménez, Godin, Filipe Luis (Arias, min.46), Koke, Rodrigo, Saúl, Lemar (Thomas, min.58), Griezmann eta Morata (Correa, min.71).

Golak: 0-1: Morata, min.30. 0-2: Morata, min.33.

Epailea: González González. Txartel horiak Zaldua eta Rodrigo eta Godinentzat. Txartel gorria (bi hori) Kokerentzat 62.minutuan.

Asistentzia: 26.004 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!