RCD ESPANYOL – REAL SOCIEDAD ( 21:00)

Amaiera ona eman

Realak amaiera emango dio gaur gauean inoiz ahaztuko ez dugun denboraldiari. Gure palmares Errege Kopa berri batekin apaindu da, Kartujan loria ukiarazi ziguna. Horregatik bakarrik, denak merezi izan du.


Hasiera zail baten gazi-gozoak, garaiz erreakzionatzea eta Sevillako klimaxa. Emozioen errusiar mendia. Ligako azken txanpa kostatzen ari den arren, behin kopa-gailurra jo ondoren, gaur gauean aukera berri bat izango da denboraldia garaipen batekin eta beste irribarre batekin amaitzeko.


Perikitoak lehen itzulian Europan pentsatzetik, aurreko jardunaldira arte jaitsieraren beldurrak sufritzera pasa dira. Tentsiotik askatu dira eta, gainera, Europan sailkatzeko aukerak dituzte oraindik. Nork esango zion.


Agur denboraldiari, sailkapenean, ahal bada, gorago amaitzeko azken ahalegina eginez. Garrantzitsua da, arrazoi askorengatik.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!