ATHLETIC CLUB 1 – 0 REAL SOCIEDAD

Amaitu da aurredenboraldia

Vídeo

Realak 22 eta 23 denboraldiaren prestaketa itxi du gaur arratsaldean Barakaldon. Txuri-urdinek Euskal Herria Txapelaren VI. Edizioaren finala jokatu dute Athletic Cluben aurka.

Partida erritmo eta intentsitate handiarekin hasi da, baina bi taldeetako batek ere ez du agerraldi argirik izan. Talde bizkaitarrak aurrea hartzea lortu du 23. minutuan Vesgak buruz egindako erremate bati esker. Txuri-urdinak, minutuek aurrera egin ahala baloiarekin hobeak, berdinketa lortzetik hurbil egon dira Takeren presio on baten ostean.

Bigarren zatia lehenengoaren antzekoa izan da. Gipuzkoarrek euren jokoarekin sendotu dira eta neurketa berdintzeko moduko helduera arriskutsuak izan dituzte. Azken txanpan, Mikel Merinok gola gertu izan du Arambarriren erdiraketan, baina ez du zorterik izan. Horrela, Reala txapeldunorde geratu da VI. Euskal Herria Txapelaren edizioan.

Amaitu da denboraldiaurrea. Igandean, hilak 14, denboraldi berri eta itxaropentsu bat hasiko da eta txapelketa guztigatik borrokatuko dugu, talde honek beti egin ohi duen bezala. AURRERA REALA!!!

Fitxa teknikoa:

Athletic Club: Iru, I. Lekue (De Marcos, 60. min) 66), Yeray (Paredes, 66. min). 46), Vivian, Yuri B., Vesga, Zarraga (Dani García, 66. min). 81), Berenguer (Muniain, 81. min). 66), O. Sancet (Villalibre, min. 81. min), Raúl García (Williams Jr., 81. min). 52), I. Williams (c).

Reala: Zubiaurre, Gorosabel (Gomez, 60. min). 81), Zubeldia, Le Normand, Rico, Illarra (c) (G. de Zarate, 81. min). 75), Merino, Take (Arambarri, 75. min). 75. min), Brais Mendez (Olasagasti, 75. min). 81), Barrene (Navarro, 81. min). 63), Carlos Fdez (Karrikaburu, 61. min). 63).

Gola: 1-0: Vesga, 62. min 23.

Epailea: De Burgos Bengoetxea. Txartel horiak atera dizkie O. Sancet eta Yuri B zuri-gorriei, eta Le Normand, Illarra eta Olasagasti txuri urdinei. 72. minutuan egotzi du Rico.

 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!