Realak espainiar futboleko estadio klasikoetako bateri egingo dio bisita gaur, Mestalla. Txuri-urdinek zale guztiek memorian dituzten garaipenak lortu dituzte zelai honetan azken urteetan. 2012 gol festa edo argazkian agertzen den azken minutuan lortutakoa. Baina iraganak ez dizkigu puntuak emango gaur, amets batera lotuak jarraitzeko nahi ditugun puntu horiek. Europa.
Denboraldi zaila izaten ari da Valencia CF-en. Cesare Prandellik ezin izan zuen Pako Ayestaranek utzitako egoera bideratu eta klubeko gizona den Salvador Gonzalez ‘Voro’-k hartu zuen taldea. Sailkapenaren erdialdean kokatuta, baja garrantzitsuekin iristen da talde valentziarra gaurko norgehiagokara.