EGUN POLITA ZUBIETAN

Amets geldiezina

Vídeo

Zubieta kolore eta ilusioz bete da Amets Bateko umeekin. Goizean Donostiko Amara Berri Ikastola eta Zurriola Ikastolako 150 txikik gozatu ederra hartu dute Real Sociedad Fundazioak antolatzen duen programa social eta hezitzaile honekin. Euriak ez die gozamena galerazi.

Orain dela zenbait denboralditik hona ohikoa den bezala, txikiek Zubietan goiz polit bat pasa dute. Instalazio txuri-urdinak ezagutu dituzte, gure historia hobeto ezagutu dute, elikadura ohitura onei buruz hitz egin zaie, kirola egingo dute, mutilen taldeko entrenamendua ikusi dute eta une atsegina pasa dute Manu Lareo eta Andoni Gorosabel jokalariekin. Ondoren, Donostiako Aquariumera joango dira, Real Sociedad Fundazioaren babeslea, eta bertan eguna borobilduko dute. Urtarrilaren 5ean Reale Arenan izango dira taldea animatzen Villarrealen aurkako partidan. 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!