Realak eta Alavesek akordioa lortu dute Jon Guridi futbolaria talde babazorroan joka dezan. Realak etorkizuneko salmenta baten portzentaje bat jasoko luke.
Jon Guridi (Azpeitia, 1995) bere txuri-urdin ibilbidean eredugarri izan da. Zubietara infantil adinean iritsi zen, Bruneteko alebin txapelketa ezagunean parte hartu zuen taldean aritu ondoren. Zubietako talde guzti-guztietatik igarota, gazte mailako Champions Leaguea barne, 2017ko martxoaren 18an egin zuen debuta lehen taldearekin, Mendizorrotza bere etxe berrian. Debutatu eta egun gutxira, golpe latza jaso zuen lesio itxuran, eta gelditu egin behar izan zuen. Besoak inoiz jaitsi gabe eta lehiaketara egokitzeko programa baten ondoren, Sansen berriro debutatu zuen, ondoren bere mailarik onena berreskuratzeko denboraldi eta erdiko CD Mirandesera egindako zesio arrakastatsu batean. Realera itzuli zen lehen taldeko jokalaria izateko, azken bi denboraldietan lortu diren arrakastetan bere zigilua utziz.
Odol txuri-urdina zainetan, etapa berri bat hasten du non Realak zorte eta arrakasta osoa opa dion. Eskerrik asko, Jon!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin