ELKARRIZKETA

“Ametsak betetzeko ditugu oraindik”

Igor Zubeldiaren kontratu berritzearekin zentral puska daukagu 2029ra arte. Azkoitiarra gizon zoriontsua da. Jone bikotekidea eta Nikol alaba jaioberriarekin batera Reale Arenan izan da, harro, bere bizitzako klubean urte askoan jarraitzeaz.

“Oso pozik eta eskertuta nago Klubak nigan jarri duen konfiantzagatik. Eskerrak eman nahi dizkiet nire taldekide, staff eta Zubietako beste langile askori, haien laguntzari esker sari hau iritsi baitzait”, esan du irribarrez.

Igorren hazkundea Realak ere azken urtetan izan duen aurrerapausoaren eskutik joan da. “Klubak debuta egin zuenetik sekulako saltoa egin du eta ni progresio horretan parte hartu dudala sentitzen dut. Gainera, Zubietan jokalari gisa ez ezik, pertsona gisa ere hazi egin naute, eta oso eskertuta nago horregatik guztiagatik”, adierazi du Azkoitiko jokalariak.

Amaitzeko, Zubeldiak argi du “Kopako titulua irabaztea ametsa izan zela, baina beste desio bat eskatu beharko banu, beste titulu bat ospatu ahal izatea izango litzateke, oraingoan gure jendearekin. Egiten ari garen urtearekin, Txapeldunen Ligarako sailkatu ahal izatea ere handia izango litzateke”. Hala izan dadila.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!