REAL SOCIEDAD – SD EIBAR (16:15)

Amorerik eman gabe

Realean ez dugu amorerik emango. Vigoko kolpea latza izan zen, baina taldeak altxatzeko kapazitatea erakutsi du eta egingarri den helburuarengatik borrokatzen jarraituko du. Geroz eta partida gutxiago geratzen eta horien garrantzia handia da. Gaurkoa final bat da, ezin dugu hutsik egin, ez dute hutsik egingo.


SD Eibar iristen da Anoetara, sailkapenean postu bat atzetik dagoen taldea. Txuri-urdinak bezala, zailtasunak izan dituzte azkeneko jardunaldietan, lesioak direla eta, erregulartasun bat izateko emaitzetan. Beheraldi hori izan arren, taldeak bere entrenatzaile den Jose Luis Mendilibirraren pertsonalitatea mantendu egin du. Taldea armagina gainditzeko gauza asko egin behar dira ondo, bere azkeneko hiru porrotak gol batengatik izan dira.


Gaurko arratsaldea garrantzitsua izango da denontzat, aukera berri bat zale-talde kimika hori hazten jarraitu dezan. Zazpi final geratzen dira 2018-2019 Denboraldia amaitzeko, jokalariek dena utziko dute zelaian eta zuek harmailan. Amorerik eman gabe. AURRERA REALA!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!