Bueltan da LaLiga, gure esfortzu guztiak eramango dituen txapelketa denboraldi amaiera arte. Osteguneko kanporaketatik altxa egin behar gera. Taldeak dena eman zuen Betisen aurka bizirik jarraitzeko, baina ez zen nahikoa izan. Denboraldia ez da amaitu, ezta gutxiago ere. Jokalarik hauek asko dute esateko oraindik eta helburuak eskura ditugu beraiengatik borrokatzen jarraitzeko.
Rayo Vallecano izango da gaurko arerioa. Madrildarrak denboraldiko une onenean iristen dira, hiru garaipen jarraian Levante, Valladolid eta Celtaren aurka. Raul De Tomas izango da mehatxu handiena txuri-urdinentzat, aurrelari fisiko eta azkarra, area barruan erraztasun handia duen jokalari horietarikoa. Kanporaketak sortutako amorru guzti hori zelaiaren gainean ipiniko du gaur taldeak garaipen berri bat eskuratzeko etxetik kanpo. AURRERA MUTILAK!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin