CELTA DE VIGO 1-1 REAL SOCIEDAD

Anoetan erabakiko da

Vídeo

Realak emaitza ona lortu du Balaidosen. Txuri-urdinek, ondo amaitu duten partidan, bana egin dute Celtaren aurka Errege Kopako final hamaseirenetako lehen erronkan. Juanmi, Vigon beti egin ohi duen bezala, azken minutuan gola egin du abantaila txikia emateko donostiarrei.

Bi partidatara jokatzen den kanporaketan taldeak ez dute dena ematen lehen partidako lehen minututik. Etxekoak, lehen zatian, bi aukera polit izan dituzte aurretik ipintzeko, baina Sisto eta Hjulsagerren jaurtiketak zutoinarekin topatu dira. Txuri-urdinak zelaian ondo ipinita zeuden eta Oyarzabalen oinetan izan dute aukera onena. Ezker hankarekin sarearen kanpokaldera bidali du baloia.

Bigarren zatian Celtak gola egin du. Iago Aspasek, korner batean, aurretik ipini du talde galiziarra. Gola eta gero Realak aurrerapausoa eman du Garitanok aldaketak egin eta gero. Sariaren bila joan dira eta, nahiz eta lehenago merezi, ez dute azken minutu arte lortu. Juanmik, nola ez, gola egin du Aritzen jokaldi on baten ostean. Banakoa emaitza ona da itzuleko partidarako, baina Reala ezin da fio. Orain, liga. Abenduan, berriro, Kopa. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Celta de Vigo: Rubén, Kevin, D. Costas, Araujo, Junior A., Okay, Lobotka (F. Beltrán, min.73), Hjulsager, Sisto (Emre Mor, min.46), Iago Aspas (cap) y Dennis E (Brais, min.46).

Real Sociedad: Gero Rulli, Aritz, Llorente R., H. Moreno, Theo, Zubeldia, R. Pardo (Illarra, min.75), Zurutuza (cap), Januzaj (Willian J., min.62), Oyarzabal (Juanmi, min.71) y Sandro.

Golak: 1-0: Iago Aspas, min.58. 1-1: Juanmi, min.89.

Epailea: Munuera Montero. Txartel horiak etxeko Brais Méndez eta Kevin Vázquezentzat eta kanpoko Llorente, Oyarzabal, Zurutuza, H. Moreno, Aritz eta Illarrarentzat.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!