Heldu da Innovation Forum-en lehen edizioa Anoetara; klubak berak antolatutako ekimena da, eta helburu du Adimen Artifizialaren errealitatea eta potentziala enpresa-sarera hurbiltzea.
Oraingoan, Innovation Forum-en baitan, Pertsonak eta AA “Inpaktu Real” baterako saioa egingo da; hausnarketarako eta ikaskuntzarako gune bat izango da, eta bertan aztertuko da nola teknologiak, pertsonen zerbitzura jarrita, eragin ukigarri eta eraldatzaile bat sor dezakeen erakundeetan.
Martxoaren 26an, 9:30etik 14:00etara, gure estadioa topagune estrategiko bihurtuko da; berrikuntza hazkundearen motor gisa ulertzen duten profesional, zuzendaritza-kide eta enpresentzat elkargune izango da. Berrikuntzako eta teknologiako goi-mailako hizlariek hartuko dute parte; esperientziak, kasu praktikoak eta AA enpresa-ingurunean ikuspegi praktiko eta aplikatu batetik integratzeko gakoak partekatuko dituzte.
Doakoa izango da sarrera, baina plazak mugatuak izango dira.
Ez galdu aukera hau; etorri eta parte hartu ikaskuntza, inspirazio eta networking gune berezi honetan.
Ekitaldiaren agenda
9:30 – Ongietorria eta kafea
Parte-hartzaileen harrera eta lehen networking gunea.
10:00 – IE Team
“Hypetik eraginera: zer den eta zer ez den AA enpresa batentzat”
Hizlaria: Maialen Cajaraville, Estrategia zuzendaria.
10:45 – Hupi
“AA pertsonen zerbitzura”
Hizlaria: Irati Rodriguez, Estrategia arduraduna.
11:30 – Coffee break
Atsedenaldia eta networking tartea.
12:00 – Sygna by Siweb
“Automatizazioak: kostuen aurrezpena eta produktibitatearen maximizazioa”
Hizlaria: Raúl García, Zuzendari nagusia.
12:45 – Real Sociedad – Multiverse Computing
“Estrategia propio bat, talentu partekatua: nola eraikitzen duen Real Sociedadek bere adimen-eredua”
Hizlariak:
• Bixen Calzón (Real Sociedad), Datu eta Ebaluazio Unitateko arduraduna.
• Jon Leiñena (Multiverse Computing), AA soluzioen arkitektoa.
13:30 – Koktela estadioan
Ideiak partekatzen eta konexio berriak sortzen jarraituko dugu, giro lasaian.
14:00 – Ekitaldiaren amaiera
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin