ERRESERBAK IREKITAK APIRILARTE

Ospatu zure egun handia Realarekin

Zerbait bereziren bila zabiltza, adibidez, zure seme-alaben urtebetetzea ospatzeko? Nota onak atera ditu eta txuri urdin egun bat oparitu nahi diozu? Hemendik aurrera zure ospakizunak estadioan bertan antolatzeko aukera eskaintzen dizugu.

Irteerako tunela, Kopen galeria, mitoen korridorea, aldagelak, gimnasioa, prentsa-aretoa… zure ospakizun-festa primeran hasiko dira, gure zelai maitearen txoko berezi eta sinbolikoenetatik ibilbidea eginez.

Bisita gidatu honen ondoren, askari bat egiteko ordua iritsiko da (aukeran). Jardunaldia Fan Zonen itxiko da, gure joko errepertorio zabalaz gozatuz (puzgarriak, futbol zelaiak, bideojoko gunea…), betiere monitore profesionalen begiradapean.

Erreserbak eskuragarri

Erreserbak eskuragarri daude. Hauek dira gaitutako datak eta ordutegiak (17:00-20:00):

- Martxoa: ostirala 6, 13 eta 20.

- Apirila: ostirala 10 eta 17.

Egin klik hemen informazio gehiagorako.

Bazkide eta RS Fansentzako deskontuak

Jarduera polit honek ‘Ospatu Realarekin’ du izena eta 5 eta 14 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Festan parte hartzen duen haur bakoitzeko ordainduko da (gutxienez 10 haur). Gure bazkideek eta RS Fansek deskontua izango dute. Gurasoak edo tutoreak ere doan sartu ahal izango dira Keler Espaziora, txikienek urtebetetzea ospatzen duten bitartean.


Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek CLUBen komunikazio-kanal ofizialeetan argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, pdcp.fundazioa@fundazioa.realsociedad.eus posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/466/7/9178e02b-0286-41bd-abf5-0664e7036561.pdf   






En el evento en cuestión la REAL SOCIEDAD DE FÚTBOL procederá a la toma de imágenes, las cuales podrán ser publicadas en canales de comunicación oficiales del CLUB con fines promocionales del acto en cuestión. En caso de no querer que las imágenes en las que pueda aparecer Ud. o algún menor que esté bajo su tutela sean publicadas, por favor, háganoslo saber en la siguiente dirección de correo electrónico, y procederemos a su inmediata retirada: pdcp@realsociedad.eus. La política de privacidad correspondiente se encuentra en el siguiente enlace: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/419/1/004e32cb-7cea-4362-85c4-537b7a3ade79.pdf

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!