Anoetara itzultzen da LaLiga. Derbian lortutako garaipena eta bi aste luzeren ondoren, gure zelaiaren ateak berriro irekitzen dira beste hiru puntu lortzeko helburuarekin. Taldeak bere zaleen aurrean estreinatu nahi du behingoz. Girona FC izango dugu aurkari gaurkoan, oso ondo ezagutzen gaituen Eusebio Sacristan entrenatzailea zuzendari izanda.
Gaur goizean Zubietako gimnasioan taldeak egin duen aktibazio saioaren ostean Asier Garitano entrenatzaileak gaur gauean Girona FC jasotzeko zerrenda ezagutzera eman du.
Deialdia honakoa da: Gero Rulli, Moyá, Gorosabel, Aritz, Raúl Navas, Llorente R., H. Moreno, Rodrigues, Illarra, Zubeldia, R. Pardo, Zurutuza, Sangalli, Oyarzabal, Sandro, Bautista, Juanmi eta Willian J.
Gironak partida handiak jokatu ditu Villarreal eta Celtaren aurka eta Camp Noun lortutako berdinketa adibide, baina ez du garaipenik ezagutu azken lau partidatan. Bolada hori mozteko helburuak ematen dien motibazioak oso arriskutsu egingo die. Realak ez du utziko, Anoetan irabazteko unea iritsi da.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin