REAL SOCIEDAD – RC CELTA DE VIGO (21:00)

Anoetaren ordua

Etenaldi luze baten ondoren neurketa internazionalak direla eta, Anoetaren ordua iritsi da. 2018an jokatu dituen azken sei neurketatik lau zaleen aurrean izango dira, LaLigako bost eta Errege Kopako final hamasien itzulerakoa geratzen zaizkio jokatzeke urteari. Lehena, gaurkoa RC Celta de Vigoren aurka. Gure etxean hainbatetan desiratutako lehen garaipena lortzea, etxetik kanpo LaLigako talde onenari bultzada handi bat emango liokena, helburu nagusia da gaurkoan txuri-urdinentzat.


Taldearen gura oso handia da, sekulako bero eta babesa eman dien zaleei garaipena opa nahi diete, hiru puntuak lortzea da asteari hasiera emateko modu onena. Urte honetan jarri diren helburu guztiak lortzeko kapazitatea dute jokalariek, baina horretarako aurrera pauso bat eman beharra dago etxean. Anoetaren ordua da.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!