Menderatu ezin den koliseo horietako bat bisitatzen dugu gaurkoan. Camp Nouk bere taldearen porrot bakarra ikusi du denboraldi osoan, azaroan izan zen Real Betisen aurka. Estatistika guztiak kontran ditugu, ezinezko baten aurrean gaudela esaten digute, baina bularrean gure armarria eramaten duen jokalari bakoitza zaleen ordezkaria izango da berdegunean. Dena ematera irtengo dira, Europarako sailkatzeko azken aukerak bizirik mantentzeko eta zaleei merezi duten poztasuna emateko.
Aurrean izango dugun hamaikakoa nazioarteko izarrez josita dagoena izango da. Messi, Suarez, Coutinho, Rakitic, Dembele… jokalari arriskutsuak ezker-eskuin. Inoiz baino baterago egon beharko dugu gaurkoan, taldearen indarra arerioaren banakotasunen aurka. Gaur hiru puntu baino zerbait handiagoarengatik borrokatzen dugu, armarri eta zale batzuengatik egiten dugu. AURRERA MUTILAK!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin