REAL BETIS FÉMINAS 0-0 REAL SOCIEDAD

Asmatu ezinik

Vídeo

Realak hutsean berdindu du Real Betisen aurka Luis del Sol Kirol Hirian. Donostiarrek modu guztietan ahalegindu dira, baina puntu batekin konformatu behar izan dute.

Topaketa hasi bezain laster, etxekoena izan da atera egin den lehen jaurtiketa. Natalia Montillak zortea probatu nahi izan du area ertzetik, baina Olatzek zailtasun handirik gabe harrapatu du. Lehenengo txuri-urdinen aukera aldiz, Nerearen eskutik iristen da. Tolosarrak area barruan baloia jaso, jaurti, baina baloiak langan jotzen amaitu du. Partida mendean izanez eta pazientziarekin, Reala aurkariaren atazeinarena gerturatzen joan da. Gora joan den Nerearen jaurtiketa, zutoina urratuz alde egin duen Emmaren errematea… etxekoak bestalde, Carolen baselina batekin saiatu dira, Santana goitik gainditu nahian, baina, azkenean, Hernaniko atezainak arazo handiegirik gabe harrapatu du. Aipatzeko gehiagorik gabe, markagailua hutsean berdinduta dutela joan dira atsedenaldia.

Bigarren zatiaren hasieran, etxeko taldearen abisu berria iritsi da. Carlak pase luze bat jaso eta area ertzetik jaurti du, baina Olatzek arazorik gabe gelditu du. Partidako aukerarik argiena 56, minutuan iritsi da, Lorenaren area barruko jaurtiketa batekin. Amaiur eskuin hegaletik barneratu, madrilgo jokalariari pasea atzera egin, azken honek jaurti, baina atezainak zailtasunez gelditu du. Natalia Arroyoren jokalariek aukerak izaten jarraitu dute: Manuelak faltatik egindako jaurtiketa, Vizosok atera duen Amaiurren area txikitik egindako errematea, Nereak area ertzetik egindako jaurtiketa... Asko izan dira txuri-urdinen saiakerak, baina ez dute asmatu. Jensenek ere izan du aukera, buruz, baina kanpora joan da. Norgehiagokako azkena Rosak izan du etxeko taldearentzat, baina langak saihestu du gola. Eskerrak.

Txuri-urdinentzako ahozapore gaziko puntua. Sevillan garaipenarekin itxi ezin izan den aste historikoa izan da Erreginaren Kopako finalerako sailkapenarekin. Datorren asteburuan, derbia Reale Arenan, Athletic Club taldearen aurka.


Ficha técnica:

Real Betis Féminas: Paula Vizoso, Paula P.R., Dorine, M. Jiménez, Nuria, V. Quiles (Romina, min. 77), Rosa M., Gema (Leles, min. 83), N. Montilla (Júlia, min. 77), Carla (Cameron, min. 65) eta Carol.

Real Sociedad: O. Santana, Emma, Etxezarreta (Tejada, min. 84), Vanegas, Izarne, Apari (Jacqueline, min. 73), Lorena (Jensen, min.63), Andreia, Amaiur (Bernabé, min. 83), N. Eizagirre eta Franssi (Mirari, min. 73).

Epailea: Calvo Valentín. Etxeko V. Quiles eta Paula P. zigortu ditu.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!