REAL SOCIEDAD – GETAFE CF (18:30)

Asmatu menderatzeko


Reala Reale Arenara itzuliko da laugarren postua lortzeko borrokan sendo mantenduko duen garaipena lortzeko premiarekin. Vila-realen izandako estropezuak, aurkariaren arean asmatu ez izanak eraginda, ez du batere kaltetu helburu komun bakarra finkatuz burua garbi mantentzen duen talde baten morala.


Hori lortzeko Getafe CF gainditu beharko du, sailkapenean aurrera egin ez arren, gure feudora aldeko dinamikan helduko den taldea. Azken lau jardunaldietan porrotaren berri izan gabe, ez dute jaitsiera posturik betetzen, nahiz eta mehatxu hori oraingoz uxatu ez duten.


Denboraldiko azken txanpa hasi da eta xehetasun bakoitzak inoiz baino garrantzi handiagoa hartzen du une honetan. Errorearen marjina gero eta txikiagoa da. Horregatik, ahalegin guztiak asmatzera bideratzea ezinbestekoa da. Asmatze horrek markatuko du etorkizun txuri-urdina, eta hori, gure lanaren eta iraunkortasunaren bidez menderatuko dugu. AURRERA REALA!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!