Realak bana berdindu du Valladoliden. Txuri-urdinei denbora falta izan zaie neurketa iraultzeko. Etxekoek partida aldapan gora jarri dute Imanolen taldearentzat lehen minututan aurreneko gola lortuz. Hala ere, gipuzkoarrek berdinketa lortu dute azken jardunaldietara bizirik heltzeko.
Arerioak hobeto hasi du neurketa eta Keko Gontanek lehen gola bederatzigarren minutuan lortu du. Kolpe gogorra. Ondoren Realak hobetu jokatu du eta taldea arriskuarekin iritsi da Masipen atera. Amaieran zehatzagoa izatea falta izan da. Zubeldia urrunetik saiatu da eta Sandrok pare bat aukera izan ditu, hala ere etxekoen defentsa sendo aritu da.
Realak aurrera pauso bat eman behar zuen bigarren zatian eta hori egin du. Gora joan da Juanmi eta Willian Joserekin eta berdinketa merezi izan du. Kosta egin zaio, baina iritsi egin da. Hamar minuturen faltan, Sangallik erdiratu eta Oyarzabalek buruz sarera. Valladolidek gola sartu du, baina VAR-ak balio gabe utzi du Oscar Plano jokoz kanpo zegoela adierazi ondoren. Realak izan du partidako azkena. Kontraeraso argi batez gozatu dute txuri-urdinek, ez dute asmatu Masipen aurrean. Bederatzi jardunaldi ditugu aurretik eta lanean jarraitu beharra dago. Ostegunean, Real Betis Anoetan. Aupa Real.
Fitxa teknikoa:
Real Valladolid: Masip, Moyano, K. Olivas, Calero, Nacho, Rubén Alcaraz, Anuar (Enes Unal, min.85, Keko Gontán (Antoñito, min.77), Oscar Plano, Verde (Michel, min.46) eta Sergi Guardiola.
Real Sociedad: Gero Rulli, Zaldua, Aritz, Raúl Navas, Theo, Zubeldia, R. Pardo (Willian J., min.67), Sangalli, Januzaj (Bautista, min. 88), Oyarzabal eta Sandro (Juanmi, min.60).
Golak: 1-0: Keko Gontán, min.9. 1-1: Oyarzabal, min.79.
Epailea: Alberola Rojas. Txartel horia erakutsi die etxeko Nacho, Keko Gontán, Enes Unal eta Anuar eta kanpoko Aritzi.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin