Astebukaeraren kronikak

Zubietako kirol instalakuntzatan larunbata arratsaldean seietan jokaturiko partida.Lehen zatian partida oso parekatua suertatu zen. Borroka handia egon zen baita falta asko ere. Realak ezin izan zuen bere jokua egin. Garrantzitsua izan zen etxeko taldearentzat izandako lehen aukeran gola sartu izana. Bigarren zatian partida bide beretik hasi zen, eibartarrak taldea aurrerago bota zuten berdinketaren bila. Baina Realak kontraeraso batean bere bigarren gola sartu zuen. Jokaldi honek partida nahikoa itxita utzi zuen arren Eibar taldea bere golaren bila saiatu zen lortu ez arren.Realaren hamaikakoa:Bardaji; Martin, Jokin ( Josu), Elustondo, Egaña, Alex , Renovales (Urrutia), Mathiu, Michael (Muguruza), Urtzi, Alain (Lopetegi)Zubietako kirol instalakuntzatan larunbata arratsaldean jokaturiko partida ikusgarria suertatu zen. Azken unean berdinketa lortuaz.Ongi hasi zen partidua gureentzat,hamargarren minuturako Guridik egin zuen lehen gola. Jokoaren kontrola erabatekoa izan zen lehen zatian, baloia ongi mugituz nahiz eta sakontasun pixka bat falta. Hala ere lehen zatiko azken minutuan berdinketa lortu zuten bizkaitarrek korner baten aldaratzea aprobetxatuz. Bigarren zatian ildo beretik joan zen partidua, beste korner bat aprobetxatu zuten kanpotarrek markagailuan aurrea hartzeko.Hortik aurrera joku gutxi izan zen, etenaldi ugari eta erritmo gutxi. Partiduaren hondarrean berdinketa egin zuen Guridik buruz taldeari merezitako puntua emanez. Realaren hamaikakoa:Otaño, Ibarbia, Quevedo (Javi), Andoni, Xabi Prieto; Sarriegi (Nieto),Guridi,Luismi (Capilla) ;Alvaro,Danel (Bautista), Patxi.Igande arratsaldean Getxoko Bolue zelaian jokaturiko partidak azken unerarte emozioa izan zuen. Partida zaila Getxon jokatutakoa. Lehen zatian txuriurdinak goiz aurreratu ziren markagailuan eta joko kombinatu ona eginez aukera geihago eduki zituzten. Halere atsedenaldira 0-1ekorarekin iritsi ziren Bigarren zatia lehenengoan bezalakoa izan zen baloi jabetza gipuizkoarrena izanik. Gero, nahiz eta porteriaren aurrean lau edo bost aukera eduki baloia ez zuen sartu. Azken minutuetan Getxotarrak joku zuzena eginez bere aukerak aprobetxatzen ahalegindu ziren. Bukerararte gipuzkoarrak lan ona eginez jarraitu zuten eta hiru puntuak etxera ekarri zituzten. Realaren hamaikakoa:Etxeberria, A.Rodriguez, Gorosabel, Torre, La Peña, Ceberio, Arrue, Olabe, Arrieta, Calvillo eta Quevedo. Jokatu zuten ere: Sanz, Celorrio, Manso eta Olaizola.Partidan aldez aurretik ikusitako guztia gertatu da. Haiek repliege handiz jokatu dute gure joko hastapena atzetik egiteko aukera utziz eta konbinaketa motzen ondorioz lapurtu eta transizio azkarrak eragiteko ideiarekin. Guk aldiz, hori gerta ez zedin, joko motz eta luzearen konbinaketa aurkitzen saiatu gara. Horretarako, taldeak 1-4-4-2 ronboko sistemarekin jokatu du, taldeak barneko ardatzaren inguruko kokapena azalduz eta kanpoko pasillotara agertzeko intentzioarekin, bai bolanteekin, bai erdi puntarekin eta baita defentsako hegalekoekin ere. Erdiraketen bitartez ere eta barruko bi erreferentziak izanik gol aukerak lortzen saiatu gara. Horrelako egoerak eman dira lehen zatian zehar gehienbat baloi geldituko saketan.Bigarren zatiaren hasieran gehiago kosta egin zaigu erritmoa markatzea, haiek bere horretan jarraitu dute eta jokaldi isolatu batean gola erdietsi dute. Haren ondoren berehala berdintzeko aukera izan dugu eta ordutik bukaerara, saiatu garen arren, ezin izan dugu garaipeneko gola lortu. Taldeak maila ona eman du eta bere estiloa sendotzen ari dela esango nuke.Realaren hamaikakoa:Garrantxo, Egiluz (Hernandez), Daub (Petxarroman), Rodriguez (Goenaga), Urtaza, Zubeldia, Saenz, Iglesias, Muñoz, Garikano (Aierbe) eta Larrañaga (Vicente).El partido se jugó el domingo a la mañana en Elgoibar. La primera parte comenzó con un tempranero gol del Elgoibar para el minuto uno. Esta situación trastoco los planes de la Real Sociedad. Los txuri urdin no podían contra un rival que le presiono bien y que antes del descanso de penalty hacia el 2-0. La segunda parte trascurrió por los mismos parámetros, el Elgoibar sin ceder ocasiones al rival y saliendo a la contra con velocidad creo peligro en el área rival. En una de estas llego el 3-0. Los txuri urdin recortaron de penalty y el Elgoibar puso el 4-1 definitivo. Justa victoria de los locales Realaren hamaikakoa:Iñaki, Odei, Mikel, Jon, Aitor, Lander, Ion Ander, Ugaitz, Urko, Theo, Lucbert. Jokatu zuten ere:Ibai,Aitzol,Bautista eta Adrian Asteburu honetan ez zegoen infantil txikiko jardunaldirik. Zubietan Allerruren aurka adiskedantzako partida jokatu zuten. Realak partida irabazi zuen

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!