Gure harrobiaren kronikak

Igande goizean Zubietako z6 zelaian jokatutako Errege Kopako final laurdeneko joaneko partida. Lehenengo zatian zehar, bi taldeak saiatu ziren, baina, aukera argirik sortu gabe ordu erdiraino iritsi arte. Oyarzabalek kanpora bidali zuen gutxigatik buruz egindako erremate bat, eta bost minutu falta zirenean atsedenaldirako, Zouridinek indarrez jo zion baloiari, baina, desbideratuta atera zen bere jaurtiketa. Bigarren zatian, Realak gola bilatu zuen, eta azkar iritsi zen. Oyarzabalek erdietsi zuen lehenengoa. Une horretatik aurrera, Celtak pausu bat aurrera eman zuen. Nahiz eta aukerak sortu, hauek ez ziren argiegiak izan. Gipuzkoarrak, aldiz, atzean ondo aritu ziren, eta 65. minututik gertu, Zouridinek sekulako jaurtiketa egin zuen korner baten ostean baloia sareetara bidaliz langa jo ondoren. Galiziako taldeak gehitutako denboran lortu zuen bere gol bakarra. Goleatzailea Alex atera berria izan zen. Datorren astean, Vigoraino bidaiatuko du Realak kanporaketa honetako bigarren neurketa jokatzeko.Realaren hamaikakoa:Aristegui, Egiluz, Cayetano, Guevara, Torre, Pecharroman, Calvillo, Zubeldia, Oyarzabal, Saenz eta Zouridine.Jokatu zuten ere Sanz, Muñoz, Eguiluz, Arrue eta El Haddadi.Ostiral arratsaldean Ubitarte zelaian jokatutako Ohorezko Kadeteko finala. Neurketa bi taldeen arteko parekotasunagatik eta final baten ezaugarri den tentsioarengatik nabarmendu egin zen. Lehen zatian jabetza bien artean banatu egin zen, baina ez ziren aukera garbirik sortzeko kapaz izan. Bigarren berrogei minutuetan, Realak kontrol gehiago izan zuen, baina ezin izan zuen sakontasuna aurkitu bere jokoan. Hasierako emaitzarekin amaitu egin zen denbora eta penalti jaurtiketetan Tolosak lortu zuen garaipena. Realaren hamaikakoa:Ruiz-Zeberio; Arrieta, Odriozola, Arruabarrena, Zoilo; Salaberria, Olasagasti; Alvarez, Garrido, Recio; Uzkudun. Jokatu zuten ere Guruzeta, Galarreta, Sanchez, Ramirez.Larunbat goizean Astigarragan jokatutako Infantil Txikien finala. Partida Tolosaren nagusitasunarekin hasi zen eta hamargarren minutuan gola lortu zuen. Denbora aurrera joan ahal baloi gehiago izan zuten txuri-urdinek, baina urrutiko jaurtiketa batean Tolosak bigarrena egin zuen. Realak berdin jokatzen jarraitu zuen eta penaltiz lehena egin zuen Turrientesek. Aukera gehiago izan zituzten Realekoek berdinketa lortzeko, zorterik gabe. Bigarren zatian berdinketaren bila irten zen Reala, baina Tolosak hirugarrena lortu zuen. Txuri-urdinak iristen jarraitu ziren eta Dadiek bigarrena egin zuen. Kontraeraso batean Tolosak laugarrena egin zuen, baina Dadiek berriro lortu zuen gola hiru eta laukoa eginaz. Reala gogotsu saiatu egin zen azken minuturarte. Datorren astean Zubietan jokatuko dute Euskadiko Txapelketa. Realaren hamaikakoa: Ballesta, Elkorobarrutia, Azurmendi, Zeberio, Marin; Turrientes, Telletxea; Almandoz, Aranburu, Dadie; Karrikaburu. Jokatu zuten ere Arana (oa), Ortiz de Guinea, Ruiz.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!