Garaipena Terrassan (1-3)

Belar hockeyko neskek ligara bueltatu dira garaipen berri batein Atletic Terrassa mendean hartu eta gero etxetik kanpo. Txuri-urdinak nagusi izan dira, batez ere lehen zatian, eta hiru puntuak lortu dituzte Josep Marquesen. 

Lehen zatian nagusitasuna guztiz gipuzkoarrena izan da. Realak oso ondo jokatu du eta neurketa alde jartzea lortu du Elisabeta Pacellaren golari esker aldaratze batean. Gola baino lehen, eta baita ere ondoren, aukera gehiago izan dituzte diferentzia handitzeko. Atsedenaldian huts eta bateko abaintaila labur gelditu da. 

Bigarren zatian etxekoek berdinketa bilatu dute eta neurketa estutu dute. Defentsa sendo ibili da eta Virginia Gonzalezek bigarren gola sartu du. Aurkaria golaren bila joan da azken minutuetan, atezaina kendu du eta diferentzia murriztea lortu du. Hala ere, azken minutuetan txuri-urdinek garaipena berretsi dute Patricia Marañaren golari esker penalti korner baten bidez. 

Jorge Perezenak jada 12 puntu dituzte sailkapenean. Hurrengo asteburuan CD Terrassaren aurka jokatuko dute Bera Beran.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!