Asteazkenean ospatuko da Akziodunen Batzar Nagusia

Realak datorren abenduaren 10ean, asteazkena, bigarren deialdia, bere Akziodunen Batzar Orokorra ospatuko du. Donostiako Kursaal Jauregian izango da 19etatik aurrera. Ate irekiera 18etan izango da, Batzarra 19etan izango den arren. Zentzu honetan Realeko Administrazio Kontseiluak partehartzaileei lekura garaiz iristea eskatzen die Batzarra ahalik eta puntualtasun handienarekin hasi ahal izateko. Batzarrean parte hartzeko eskubidea dute Realeko bost akzio edo gehiago duten pertsonek edota gutxiago izanik, haiengan beste akziodunek delegatu dituztenak bost akziora iritsiz. Realak igorritako asistentzia eta ordezkaritza dokumentu ofiziala eraman beharko dute, nortasun agiri batez gain (NAN, pasaportea, gida baimena...) Gai zerrenda Lehena.- Urteko kontuak hauek guztiak,2014ko ekainaren 30ean itxitako ekitaldiari dagokionez. Baita ere kudeaketa soziala eta emaitzaren aplikazioaren proposamena aztertu eta, hala badagokio, onartzea. Bigarrena.- 2014ko uztailetik 2015ko ekainaren 30era bitarteko ekitaldi ekonomikorako aurkezten den aurrekontua aztertu eta, hala badagokio, onartzea. Hirugarrena.- Administrazio Kontseiluari baimena ematea Batzarrak hartzen dituen erabakiak interpretatu, zuzendu, osatu, betearazi eta garatzeko, baita Batzarrarengandik jasotzen dituen ahalmenak aldatzeko, eta aipatutako erabakiak instrumentu publiko bihurtzeko ahalmenak emateko ere. Laugarrena.- Galderak eta eskaerak.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!