Berdinketa azken unean Mallonan (2-2)

Real Sociedad C-k puntu bat batu du Mallonan Santutxuren aurka neurketa azken momentuan berdindu eta gero. Bigarren gola azken minutuetan jasan arren, txuri-urdinak erantzuna emateko gai izan dira eta berdinketa lortu dute etxetik kanpo. 

Etxekoak lehen hamar minutuetan aurreratu dira Orozkoren golarez bidez. Hala ere, Realak bere jokoa egiten jarraitu du, nagusi izan dira eta aurkariak baino aukera gehiago izan ditu partida berdindu ahal izateko. Atsedenaldirako minutu gutxi gelditzen zirenean Thiorrek banakoa jarri du markagailuan area kanpotik egindako jaurtiketa batekin. 

Bigarren zatian Iñigo Cortesenak oso gertu izan dute bigarrena, baina Thiorren burukada gutxigatik kanpora joan da. Bi taldeek aukerak izan dituzte neurketa bere alde jartzeko. Txuri-urdinek hurbilago izan dute bigarren gola. Hala ere, Santutxuk berriro ere abaintaila lortu du azken minutuetan Arnaitzen bidez. Realak ez ditu besoak jaitsi eta bukaera arte saiatu da. Martinezen burukada batek bigarren erremate batean berdinketan utzi du partida. 

Txuri-urdinek puntu berri bat batu dute eta 15 puntu dituzte sailkapenean. Hurrengo asteburuan Aurrera Ondarroaren aurka jokatuko dute etxean. 

Fitxa teknikoa:

Santutxu: Ibai, Adrian, Asier, Jon, Aguero, Elo, Arnaitz, Eriz (Varela, min.68), Beñat (Cortezón, min.68), Iza (Iundi, min.80), Orozko. 

Real Sociedad C: Zubiaurre, Calderón, Celihueta, Petxarromán, Martínez, Guevara, Ceberio, Thior (Garmendia, min.83), Sáenz (Auzmendi, min.65), Jiménez (El Haddadi, min.73), Celorrio. 

Golak: 1-0: Orozko, min.9; 1-1: Thior, min.39; 2-1: Arnaitz, min.85; 2-2: Martínez, min.90. 

Epailea: Galán Carreira. Txartel horia erakutsi die etxeko Eriz, Elo, Adrián, Aguero, Ibai eta Jon, eta kanpoko Guevarari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!