Astelehenean hasiko da 25-26ko aurredenboraldia. Talde txuri-urdinak Zubietan, goizeko 10:30ean, ateaki txita izango den lan saio batekin ekingo dio udako prestakuntzari.
Sergio Franciscok honako jokalariak izango ditu lanean lehen egun horretan: Marrero, Odriozola, Traoré, Aihen, Javi López, Zubeldia, Elustondo, Pacheco, Urko, Olasagasti, Brais Méndez, Zakharyan, Sergio Gómez, Becker, Barrene, Carlos Fernández, Óskarsson eta Karrikaburu. Datorren astelehenean, hilak 14, lehen taldeko ondoko jokalariak hasiko dira lanean: Oyarzabal, Remiro, Sučić, Aramburu, Sadiq, Turrientes, Marín, Martín, Gorrotxategi eta Goti. Take Kubo Japonian batuko da taldeko lanera.
Sansek hilaren 14an hasiko lanean, eta lehen taldearen beharren arabera zenbait jokalarik Sergio Franciscoren taldearen entrenamenduetara batu daitezke.
Asteartean (hilak 8) eta datorren astelehenean (hilak 14), ateak irekiko entrenamenduak
Datozen egunetan zenbait entrenamendu irekiak izango dira zaleentzat. Hain zuzen ere biharko lan saioa (hilak 8) eta hurrengo asteko astelehenekoa (hilak 14) irekiak izango dira. Biak Jose Luis Orbegozo zelaian izango dira. Aukera polita zale guztiak Zubietara hurbildu eta entrenamenduak bertati kbertara ikusteko.
Pau taldearen aurkako partida ere, ateak irekita
Aurretik aipatutako entrenamenduez gain, udako prestakuntzako lehen partida ere irekia izango da zaleentzat. Realak Pau hartuko du Zubietako Jose Luis Orbegozo zelaian hilaren 18an, ostirala, 19:00etan. Aurrerago zehaztuko dira partida honi buruzko detaileak.