REAL SOCIEDAD 1-2 REAL VALLADOLID

Atzera pausoa

Vídeo

Realak espero ez genuen momentuan estropezu egin du. Goruntz zetorrenean, bai emaitza baita sentsazioen aldetik, Real Valladoliden aurka galdu egin du. Sevillaren aurka bezala, aurkaria eraginkorragoa izan da eta hiru puntuak Anoetatik eraman ditu.

Txuri-urdinak gogoz atera dira zelaiara, beraiek ere Aitor Zabaletari omenaldia egiteko helburuarekin. Beraren kamisetarekin Anoetara atera dira neurketa hasteko. Aurkaria bikain jokatzen ari den taldea LaLigara bueltatu ondoren. Lehenengo ordu laurdenean kanpokoak markagailuan aurreratu dira. Jokaldi azkarra eta Toniren gola. Reala ez da eroso sentitu lehenengo zatian, baina bere aukera izan du berdinketa lortzeko. Willian Josek eta Juanmik gertu izan dute gola baina ez dute asmatu.

Beste martxa bat falta zen bigarren zatian. Eta Realak beste martxa bat eman dio partidari. Willian Josek ez du asmatu eta ezin izan du Theoren erdiraketa aprobetxatu berdinketa lortzeko. Ondoren Antoñitok arerioen bigarrena egin du kontraeraso batean. Merezi gabeko emaitza. Kanpokoek zehaztasun handia erakutsi dute. Aldiz, Garitanoren taldea behin eta berriz saiatu da eta Oyarzabalek gola egin du Le Normanden burukada errematatuz. Azken minututan taldeak berdinketa bilatu du eta Bautistak bi aukera izan ditu: lehenbizi oinarekin eta ondoren buruz. Hiru puntuak ihes egin dute.

 

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Moya, Zaldua, Le Normand, H. Moreno, Theo (Bautista, min.65), Illarra (kap), Merino (R. Pardo, min.70), Oyarzabal, Januzaj, Juanmi eta Willian J.

Real Valladolid: Masip, Antoñito, K. Olivas, Calero, Nacho, Michel (kap) (Anuar, min.90), Ruben Alcaraz, Keko Gontan, Toni (Borja, min.75), Oscar Plano eta Enes Unal (Duje Cop, min.79).

Golak: 0-1: Toni, min.16. 0-2: Antoñito, min.54. 1-2: Oyarzabal, min.63.

Epailea: Iglesias Villanueva. Txartel horia erakutsi die etxeko Merino eta Zalduari eta kanpoko Calero eta Micheli.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!