Sansek Anxo Carro bisitatuko du larunbat honetan Lugoren aurka jokatzeko. Johan Cruyffen erortzetik datoz, Barça Atleticen aurka, eta dinamika aldatu nahi dute altuerako zelai batean. Lucgoarrak, bestalde, egoera zailean helduko dira partidara, lau porrot jarraian jaso eta entrenatzailea aldatu ostean. Hazten eta lehiatzen jarraitzeko aukera berria da gure filialarentzat, kategoria oso zorrotzean eta zilarrezko mailara itzultzeko asmoa duen aurkari baten aurrean. Aupa Sanse!
DEPORTIVO ARAGON – REAL C (IGANDEA, 12:30)
DEPORTIVO ARAGON – REAL C (IGANDEA, 12:30)
Gure hirugarren taldeak Deportivo Aragoni egingo dio bisita igande honetan. Txuri-urdinek merezitako puntua lortu zuten pasa den asteburuan Alavesen filialaren aurkako norgehiagokan, eta gauza bera egin nahi dute sailkapenean bi puntu gorago dagoen beste filial baten aurka.
PARTIDAK ZUZENEAN
PARTIDAK ZUZENEAN
Gure taldeek asteburu berri bati aurre egingo diote. Real Sociedad TVren edo beste telebista plataforma batzuen bidez ikusi ahal izango diren partidak hurrengo hauek dira:
Larunbata:
09:30 Infantila – CD Beti Ona ‘B’ (RSTV)
11:30 Ohorezko kadetea – Orioko FT (RSTV)
17:00 Ohorezko Jubenila – Antiguoko KE (RSTV)
18:00 Emakumezkoen C taldea – CD San Ignacio ‘B’ (RSTV)
19:15 Easo – CD Hernani (RSTV)
Igandea:
09:45 Infantil Txikia – CD Hernani (RSTV)
11:30 Emakumezkoen B taldea – Real Oviedo (RSTV)
13:30 Emakumezkoen D taldea – Mariño Real Union (RSTV)
Real Sociedad TVk emango dituen neurketak gure YouTubeko kanalaren bitartez jarraitu ahal izango dira zuzenean.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin