Urtebete zelaietatik urrun eman ondoren, Maren Lezeta berriro irribarrez ari da futbolean. Meniskoko lesio baten ondorioz, txuri-urdinak ezin izan zuen joan den denboraldian jokatu, baina etapa zail hura atzean utzi eta pixkanaka bere lekua berreskuratzen ari da taldean.
Bere itzulera esperoan Zubietan iritsi zen, Chelsea taldearen aurkako Champions Leagueko neurketan. Egun hura lehen urratsa izan zen oraindik ere bere bidea egiten ari den itzuleran. Ordutik, minutuak pilatzen, sentsazio onak berreskuratzen eta hainbeste faltan bota duen futbolaz berriro gozatzen hasi da.
Elkarrizketa honetan, Marenek lesioaren unerik zailenak, berriro lehiatu ahal izateko egindako bide luzea eta etapa berri honetan bizitzen ari den emozioak izan ditu hizpide. Pazientziaz, oztopoak gainditzeaz eta berriro futbolari sentitzeko ilusioaz egindako solasaldi gertuko eta pertsonala.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin