SANSE – CD CASTELLÓN (LARUNBATA, 16:15)

Aukera berria etxean

Vídeo

Sansek CD Castellón hartuko du larunbat honetan Zubieta Estadioan. Donostiarrak RC Deportivoren aurka modu bidegabean erortzetik datoz partidako azken jokaldian, askoz gehiago merezi ondoren. Porrota jasan arren, txuri-urdinek abantaila ona dute jaitsiera postuekiko, aurretik hiru garaipen jarraian lortu eta gero.

Castelloarrak, bestalde, denboraldiko ustekabe positiboetako bat izaten ari dira. Pablo Hernandez aulkira iritsi denetik, beheko postuetatik igoera postuetara igaro dira, bigarren postuan kokatuz. Izugarria. Beste lehia handi bat Lehen Mailara igotzeko hautagai nagusienetako baten aurka. Aukera berria etxean. Aupa Sanse!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!