Iritsi da eguna. Hiru asteko itxaronaldi luzearen ondoren, gaur gauean historiarekin hitzordua dugu. Hainbeste urte Kopako final batera iritsi gabe eta, lortu eta, gainera, irabazi genuenean, pandemiak merezi bezala elkarrekin bizitzea eta ospatzea eragozten digu. Gaur arantza hori nolabait atera dezakegu. Arantza hori txuri-urdin belaunaldi oso batek du barruan. 38 urte igaro dira taldearekin batera final batera elkarrekin joan genuen azken alditik. Itzuli nahi dugu.
Gurekin amets hau bizi izan duten eta orain agian ez dauden pertsona horiengatik egin behar da. Ramon osabagatik, Mirari amatxorengatik, Miguel aitonagatik, lagun min eta pasio txuri-urdineko lagun horiengatik, Sevillara kuadrillan joateagatik, familiarekin, Kopa bat berriro altxatzea amesteagatik. Patuagatik, final bat zor baitigu letra guztiekin eta murrizketarik gabe.
Partida San Mamesen lortutako abantaila txikiarekin hasiko da. Gol hori asko da, baina ez du ezer erabakitzen. Sendoak, eraginkorrak eta arduratsuak izaten jarraitu behar dugu. Azken asteetako errendimenduari eutsiz, gertuago egongo da finala. Baina hauek hitzak besterik ez dira, eta orain ekintzetarako txanda da. Taldeak sinesten du, zaleek sinesten dute. Goazen horren bila. AURRERA REALA!!!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin