Familia txuri-urdina oso ondo ordezkatuta egongo da uda honetan Estatu Batuetan, Kanadan eta Mexikon jokatuko den Munduko Txapelketan.
Talde gipuzkoarreko lau futbolarik hartuko dute parte futbol hitzordu handienean. Ekainaren 11n, Mexiko Hirian, emango zaio hasiera 2026ko Munduko Txapelketari.
Mikel Oyarzabalek, Gonzalo Guedesek, Take Kubok eta Luka Sucicek, eta Klubean bere zesioa amaitu duen Duje Caleta-Car-ek jokatuko dute futbol ikuskizunik garrantzitsuena. Espainia, Portugal, Japonia eta Kroaziako selekzioek paper garrantzitsua egiteko aukera handiak dituzte Realeko futbolariak protagonista izanda.
Futbolari horiez gain, beste hiru jokalarik ere parte hartuko dute Espainiako selekzioarekin txapelketa prestatzen laguntzeko. Beñat Turrientes, Sergio Gomez eta Jon Martin izango dira Mikel Oyarzabalekin batera maiatzaren 30etik ekainaren 4ra, Espainiako selekzioa Amerikara joan aurretik.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin