Realak bi eta huts galdu du Metropolitanon. Etxekoak txuri-urdinak baino hobeak izan dira eta ez diote aukerarik eman punturik lortzeko.
Ez zen xamurra erronka, baina txuri-urdinak modu onean zelairatu dira. Egia da baloia ez dela gehiegi bere oinetan izan, baina etxekoek ez zuten arrisku gehiegi egiten. Griezmann, area barruan eginiko erremate zailean, eta Ruben Pardo, area kanpoko jaurtiketa batean, goletik gertu izan dira bi taldeentzat, baina bi baloi horiek kanpora joan dira gutxigatik.
Bigarren zatian Garitanoren gizonek ez dira gai izan aurrera egiteko. Madrildarrak nagusi izan dira eta donostiarrak ez dira Oblakengana iritsi. Filipe Luisen gol ederrak aukerarik gabe utzi ditu Reala. Porrota zelai zail batean, baina txuri-urdinak ez dira bere ohiko maila ematera hurbildu ere egin. Ezinezkoa izan da punturik lortzea. Orain, Vigoko osteguneko Kopa estreinaldian buru belarri jartzera. Aupa Real!
Fitxa teknikoa:
Atlético de Madrid: Oblak, Arias, Savic, Godín (cap), Lucas (Filipe Luis, min.46), Rodrigo, Koke, Saúl, Correa (Lemar, min.82), Griezmann eta Diego Costa.
Real Sociedad: Moyá, Gorosabel, Aritz, Raúl Navas, Rodrigues, Zubeldia, Illarra (cap), R. Pardo, Sangalli (Januzaj, min.81), Zurutuza (Sandro, min.58) eta Willian J. (Juanmi, min.68).
Golak: 1-0: Godín, min.45. 2-0: Filipe Luis, min.61.
Epailea: Mateu Lahoz. Txartel horiak: Koke, Savic; eta Zubeldia.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin