Euskal Herria Txapelaren finala datorren urriaren 2an jokatuko da. Realak eta Athleticek neurtuko dituzte indarrak hitzordu eder horretan. Joan den Ligako elkarren aurkako norgehiagoketan puntu gehien eskuratu zituzten bi euskal taldeen arteko lehia izango da. Finala 19:00etan hasiko da, Anoeta estadioan.
Gaur goizean izan da Euskal Herria Txapela finalaren aurkezpen ofiziala estadio txuri-urdinean. Ekitaldian neurketaren xehetasun guztiak ezagutarazi dira eta Realeko eta Athleticeko ordezkari instituzionalez gain, bi klubetako bi kondaira ere izan dira bertan. José Ángel Iribarrek, talde zuri-gorriaren ikur nagusietako batek, eta Inaxio Kortabarriak, ikur txuri-urdinak, elkarrekin aurkeztu dute partidaren irabazleak jasoko duen garaikurra.
Derbi honek, gainera, Mikel Etxarriri omenaldia egiteko balioko du. Hamarkadetan Realeko teknikari izandakoak eta bere azken etapan Euskal Selekzioko entrenatzaile izan zenak euskal zale guztien aitortza jasoko du, aulkietan egindako ibilbide oparoagatik eta euskal entrenatzaileen formakuntzan egindako lanagatik.
Sarrerak
Neurketarako sarrerak datozen egunetan ipiniko dira salgai. Realeko bazkideentzat sarrera doakoa izango da; Athletic Clubeko bazkideek, berriz, 15 euro ordaindu beharko dituzte. Publiko orokorrarentzat sarreren prezioa 30 eurokoa izango da eta 10 urtetik beherakoentzat sarreren salneurria 10 eurokoa izango da. Soilik estadioaren beheko eraztuna egongo da zabalik, bai bazkide bai gainontzeko zaleentzat. Estadioaren beheko eraztuna soilik egongo da zabalik, bai bazkideentzat, bai publiko orokorrarentzat salgai jarriko diren sarreretarako.
Athletic Clubeko zaleek talde zuri-gorriko lagunarteekin batera kokatu nahi badute, Iparraldeko Harmailan hartu beharko dituzte sarrerak, bertan egongo baita haien animazio zona.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin