Denboraldiak ez du etenik uzten burua altxatu eta arnasa hartzeko. Atletico de Madriden aurka ahalegin handia egin ondoren, Imanol Alguacilen mutilek petatea jaso dute berriro eta Vigon aurkeztu dira RC Celta mendean hartzen saiatzeko. Txuri-urdinak beti erantzun positiboarekin ahaleginak lotzeko gai agertu dira eta datorren igandean Athleticen aurkako derbiarekin amaituko den aste hau bat gehiago izatea nahi dute.
Talde galiziarrak ez du nahi zuen denboraldi hasiera izan. Seigarren jardunaldira arte garaipena ezagutu gabe, Iago Aspasek berdearen gainean eta Eduardo Coudetek aulkitik gidatutako taldeak moralez beteta izango dira Getafe CF bezalako aurkari zuzen baten aurka garaipen zabala lortu eta gero. Aipatutako Iago Aspas, Santi Mina taldeko errealizadore nagusiarekin batera, gure gaurko aurkariaren mehatxu nagusiak izango dira.
Burua behera eta ukabilak estutzen jarraitzeko unea da. Etorkizunean pentsatzeak orainak merezi duen arreta galtzea besterik ezin du ekarri. Jokalariek badakite, horregatik ari dira buru-belarri aurrera egiten. Elkarrekin, beti egin duten bezala. AURRERA REALA!!!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin