Realak Mendizorrotzan jokatuko du gaur arratsaldean Deportivo Alavesen aurka. Txuri-urdinek Errege Kopako bigarren kanporaketa gainditzetik datoz Reus FCR mendean hartuta. Iragan asteburuan Villarrealen aurka jasotako kolpeak eragindako mina arintzeko balio izan du garaipen horrek. Aurretik, derbi berri bat, etxetik urrun jarraian jokatzen dugun bigarrena, non pauso bat aurrera eman eta ligako azken partidako sentsazio onak puntuetan bihurtzea bilatuko dugun.
Gasteiztarrek ere Portugaleteri irabazi zioten KO txapelketan. Ligan, aldiz, hiru porrot jasotzetik datoz, nahiz eta sailkapenean egoera nahiko erosoa izan, jaitsiera postuekiko tartearekin. Aurkari lehiakorra eta gogorra, Eduardo Coudeten taldeen aurka jokatu dugun bakoitzean egiaztatu ahal izan dugun bezala. Derbi bat beti da berezia, eta urteko azken txanpa honetan aurrera egiten jarraitzeko zer egiteko gai garen erakusten saiatuko gara.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin