SPORTING DE GIJON B 0-1 SANSE

Aurrera pauso handia

Sansek garaipen handia lortu du gaur goizean, seguraski denboraldiko garrantzitsuena, huts eta bat irabazi ondoren liderraren etxean, Sporting de Gijon B.

Txuri-urdinek, beti bezela, neurketa menderatu dute lehenengo minututik. Baina ez dituzte aukera askorik sortu gola eskuratzeko, nahiz eta nagusi izan. Etxekoek, aldiz, pare bat aukera nahiko argi eduki dituzte markagailuan aurreratzeko. Lehenengo Montorori esker, txilenaz errematatu ondoren baloia kanporuntz bidali duena. Atsedenaldirako minutu gutxi falta zirenean, Isma Cerroren zentro bat Claudio Medinak buruz langara bidali du. Sporting de Gijon B atzean aritu da jokatzen lehenengo zatian eta kontraerasoetan arriskua sortzea lortu du.

Bigarren zatian Sanseren nagusitasuna nabariagoa izan da. Hasiera bikaina izan da eta jada hirugarren minutuan Capillak baloia langara bidali du. Hogeita bigarren minutuan iritsi da gipuzkoarren gola, neurketako gol bakarra. Sangallik falta bat jaurti ondoren Olaizolak buruz errematatzea lortu du. Baloia ateruntz joan da. Hemendik aurrera, kanpokoek azkeneko hogei minutuak menderatu dituzte gol horri erantzunez. Pablo Fernandezek aukera bat izan du amaierarako bost minutu falta zirenean baina langak saihestu du. Azkeneko jokaldian Sansek baloia atepetik ateratzea lortu du asturiarrek sortutako aukera eta arriskua aldentzeko.

Garaipen honekin, Aitor Zulaikaren mutilek atzean uzten dute azkeneko jaurdunaldiko porrota liderraren etxean irabaziz, non orain arte ez zuen inork garaipena lortu. Hirugarren postuan mantentzen dira emaitza honekin. Hurrengo astean Racing de Santander jasoko dute.

Fitxa teknikoa:

Sporting de Gijon B: Dani Martin, Montoro, Cordero, Ruiz, Espeso, Nacho Mendez, Alberto Cayarga (Pablo Fernández, min. 74), Isma Cerro, C. Salvador (Sanabria, min. 86), Pedro Diaz (Traver, min. 64), Claudio Medina.

Sanse: Zubiaurre, Gorosabel, Le Normand, Lapeña, Muñoz (Arrieta, min. 67), Guevara, Sanz (Gorostidi, min. 81), Sangalli, Capilla, Olaizola (Saenz, min. 86), Celorrio.

Gola: 0-1: Olaizola, min. 67

Epailea: Brea Peon. Txartel horia erakutsi die etxeko C. Salvador, Dani Martin eta Corderori eta kanpoko Gorosabel eta Capillari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!