REAL SOCIEDAD - ATHLETIC CLUB

Euskal Herria Txapelaren finala, urriaren 2an Anoetan

Euskal Herria Txapelaren finala datorren urriaren 2an jokatuko da. Realak eta Athleticek neurtuko dituzte indarrak hitzordu eder horretan. Joan den Ligako elkarren aurkako norgehiagoketan puntu gehien eskuratu zituzten bi euskal taldeen arteko lehia izango da. Finala 19:00etan hasiko da, Anoeta estadioan.

Euskal Herria Txapela finalaren aurkezpen ofiziala asteleneheko 11:30ean izango da estadio txuri-urdinean. Ekitaldian neurketaren xehetasun guztiak ezagutaraziko dira eta Realeko eta Athleticeko ordezkari instituzionalez gain, bi klubetako bi mito ere izango dira. Arritxu Iribar aurkezleak gidatuko duen ekitaldian, José Ángel Iribarrek, talde zuri-gorriaren ikur nagusietako batek, eta Inaxio Kortabarriak, ikur txuri-urdinak, elkarrekin aurkeztuko dute partidaren irabazleak jasoko duen garaikurra.

Derbi honek, gainera, Mikel Etxarriri omenaldia egiteko balioko du. Hamarkadetan Realeko teknikari izandakoak eta bere azken etapan Euskal Selekzioko entrenatzaile izan zenak euskal zale guztien aitortza jasoko du, aulkietan egindako ibilbide oparoagatik eta euskal entrenatzaileen formakuntzan egindako lanagatik.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!